Sukaldeko aulkian falta zara
gure etxean nahi zaitugu.
Autoko lehioan zure isla
garbi ikusi nahi dut
Errepideko asfaltoaren hotza
gauean hasperen hotsa
Hurrun zaude eta hain hurbil
harrizko herria, ibili dabil!
Istoria gora ta istoria behera
ahaztu nahi zaituzte
Garaiko fusilatuen antzera
halakorik ez dut uste
Eskubide urratuak, bortxatuak
senideak bidean galduak
Elkartasunaren izarrak biltzen ditu, GURE INDARRAK
DATOZELA HERRIRA, ORAIN! (bis)
Haizearen laztanak askeak direlako
hala izango gara gu edonon betirako
Ez zaitugu nahi hemendik aparte
besarkada bat eta laster arte
LASTER ARTE!! (BIS)
Espetxeko ziega ilunak
matxinada txikitzea nahi du
Erbestean pasatako egunak
gaur eta hemen nola azaldu
Atzean hainbeste utzi dugu
aurrera begira nahi zaitugu
Beti gurekin zarelako
beti zuekin garelako!!
Pausoz pauso ari gara, hator-hator tipi-tapa
itxaropena eta ikara nahasten dira, tirri-tarra
Baina ekinaren ekinez, oztopoei aurre eginez
lortuko dugu lagun ,bidea egin dezagun!
DATOZELA HERRIRA, ORAIN! (bis)
Haizearen laztanak askeak direlako
hala izango gara gu edonon betirako
Ez zaitugu nahi hemendik aparte
besarkada bat eta laster arte
LASTER ARTE!! (BIS)
A reinterpreted version of the Brighton doom band's 2022 album, featuring remixes from Skin Failure, Sugar Horse, God Alone., and others. Bandcamp New & Notable Apr 19, 2023
Brighton, UK band leaven surging hard rock with spaced-out stoner-doom on their second LP, recorded in an old chapel on the English coast. Bandcamp New & Notable Nov 9, 2022
Italian stoner powerhouse Tenebra has the heft of Sabbath and the hooks of Saint Vitus in their powerfully imposing tunes. Bandcamp New & Notable May 8, 2022